Mostrando entradas con la etiqueta sanjuanak09 san juanak arrasate jai herrikoiak mondra jaixak fiestas. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta sanjuanak09 san juanak arrasate jai herrikoiak mondra jaixak fiestas. Mostrar todas las entradas

2009-06-17

San Juanetako II. argazki lehiaketia

Errementari Dantza
Argazkia: Errementari Dantza Aitortu 2.0 Generikoa: Imamon

Aurten be San Juanetako argazki lehiaketia martxan dau! Edozeinek parte hartu ahal izango du, adin mugarik gabe.

Aurtenguan be bi sail egongo dira: kamerarekin ateratako argazkiak eta sakelekuakin ataratakuak.

Email bat gertatu dou zuen argazki kamera eta telefono mugikorra erabilitxe ateratzen ditxuzuen argazkixak bidalitzeko.

San Juanen zeure ikuspuntue ikusi nahi dou
Txupinazoarena, bigantxen muturren argazkixa, bazkari herrikoiarena, zure mutilan kamiseta berrixa, kuadrilako poteoarena, herri bazkarikoa, makalaren igoerakua…

Baloratuko die argazkiaren kalitatea, originaltasuna eta bizitasuna, besteak beste.

Argazkixak sanjuanak09(a bildua)gmail.com era bialdu biherko die, ta sarixak egongo die irabazliendako.

Animau eta bialdu!!

San Juan II. argazki lehiaketako baldintzak

  • San Juanetan ateratako argazkiak izan beharko dira.
  • Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste argazki bidali ahal ditu.
  • Argazkiak jasotzeko epea hasiko da ekainaren 23an eta amaituko da ekainaren 29an.
  • Edozeinek parte hartu ahal izango du (ez da adin mugarik izango).
  • Argazki denak kameraren bereizmen handienean atera beharko dira, kalitate maximoan eta JPEG formatuan.
  • Argazkiak e-postaz bidali beharko dira sanjunak09(a bildua)gmail.com helbidera. Parte-hartzaileak konfirmazio mezu bat jasoko du lehiaketan onartua dagoela jakinarazteko.
  • Argazkia bidaltzeaz gain adierazi beharko dira: egilearen izen eta abizenak, adina, harremanetarako telefonoa eta argazkiaren deskribapena (noiz eta non ateratakoa den, zer edo nortzuk agertzen diren, edo beste komentario laburren bat).
  • Argazkiak izan daitezke koloretan zein zuri beltzean.
  • Argazkiek Creative Commons Aitortu 3.0 Unported lizentzia izango dute
  • Irabazleak nortzuk diren epea amaitu eta aste batera jakinaraziko dugu.
  • Lehiaketaren epai-mahaia osatuko dute San Juan jai batzordeko kideek eta argazkigintzan adituak diren arrasatearrak.
  • Epai-mahaiak baloratuko ditu argazkiaren kalitatea, originaltasuna eta bizitasuna, besteak beste.
  • Lehiaketan parte hartzen dutenek baldintza hauek onartzen dituzte.

2009-05-27

urtebete ia??? beItu atzera!

Fan zan urteko San Juanak!

Etzien holako txarto egon ee?
jajaja

Mondraaa,mondraaa....









Ez leluak izen, geratu herrixen San Juanetan.
Hitz emuten dotzueu ondo pasauko dogula batera.

Ia aurtengo jaixak, karnabalak moduen gora itxen dauien!

Gure esku dau,
eutsi goiai Arrasateee!

fan zan urteko momentuik onenak:


>23
>txopua erori jakunien!
>bigarrenien bai!!!!
>bikoizketaaaahhhh