2009-07-14

Txominen tronboia1 izan da argazki lehiaketako irabazlea

Txominen tronboia1

Argazkia: Txominen tronboia1 | CC-BY Jabier Oses Azurmendi

Sentitzen dou argazki leihaketako emaitzak lehenau ez emun izana...

Hementxe doiez II San Jauan argazki lehiaketara aurkeztu dien argazki danak.

Irabazlea

Ekainaren 20an, haurren tanborradan ataratako argazki eder hau bidali zigun Jabier Oses Azurmendi. Txominen tronboiari ateratako argazkian batu ditu tronboi-jotzailea, udaletxea eta herriko plazan batu zirenak.

Zorionak!

Saria

Irabazleak Arrasateko Muxibar jatetxean bi pertsonarendako afari edo bazkaria eta garaikurra lortu ditu.

Mobilarekin ateratako argazkirik ez

Mobilekin ataratako argazki kategorixan inork parte hartu ez dauenez, epaimahaiak saria eman gabe uztea erabaki du.

Epaimahai

Epaimahai herrikoi batek (jai batzordeko kibe bat, argazkigintzan aditua den arrasatearra bat eta 92.urteko kintxu bat) argazkirik onena aukeratu dau. Nola ez aukeraketia Arrasateko taberna
baten iñ da.

Besterik gabe, hurrengo urterarte. Eskerrikasko parte hartu eta blogerako argazkixak bidali ditxuzuen danoi!!

2009-07-07

URREZKO DRAGOIA

Misterioa argituta!

2009 ko urrezko dragoia erabakitzia asko kostau jaku San Juanetako jai batzordekuoi.
Azkenien, eta asko pentsau ostien 2 sari emutia erabaki dou.

Urrezko dragoi bana jaso daue gaur, Uztailak 7, Santa Barbarako dragoien 92.urteko kintxuak eta Mikel Alonsok.



Zorionak!

Zeuek zarie Arrasaten gazterixa indartsu datorrenan erakusgarrixa. Eskerrikasko zeuen inplikaziño ta partehartziagatik aurtengo jaixetan.


San Juanak pasau die, baina...

KRISIXA? BERPIZTU DAIGUN HERRIXA!


*Datorren urteko urrezko dragoia aurtengo irabazliek emungo daue.