2009-06-27

E-27 "Street boulder" txapelketa herrikoia

Arrasateko paretetatik ziher,
gaur goixien,
San Juanetako lehen street boulder txapelketia.





Itxungi irratixan jaiotza!


Atzo arratsaldien Arrasaten irrati barri bat jaio zan.
Itxungi irratixa

Arrasateko gaztetxien iñ berri da estudixua, eta herrixan irratixa izatia da helburua. Adin muga barik, asanblearioa, partehartzailia eta autogestiñuaz funtzionauko dauena.

Uda bukaerarako espero da Arrasate aldeko uhinak astintzen hastia. Halata be emungo da honen berri.

Ongi etorri itxungi!!

info geixau: mondraberri

bart gabeko kontzertua...



Eskerrikasko danoi.

2009-06-26

E25: "Gara"ko kronika

Arrasateko jaietan krisirik ez baina krisiarekin jolasean

San Joan jaietan murgilduta dabiltza arrasatearrak. Atzo, besteak beste, Gazte Eguna ospatu zuten, eta herriko giroak osasun ona duen arren, egun hain modan dagoen «krisi» hitza ardatz hartuta hainbat ekimen burutu zituzten, tartean, betiko jokoak krisi testuingurura egokituz. Bihar iluntzera arte izango da oraindik zer eginik Arrasaten.

p017_f02_25865.jpg

Amaia ZURUTUZA | Gara

Diru hotsa baino krisi hotsa entzuten da azkenaldian askoren artean. Atzo, Arrasateko San Joan jaietan, kantu zaharrak «Txin txin, txin txin diruaren hotsa» dioen arren, jai batzordeak amaiera aldatuz «krisiaren hotsa» erabili zuen. Hala, jaiak hasi direnetik bezala, «Krisixa? San Juanetan berpiztu daigun herrixa» aldarrikatu zuten atzo ere.

Krisia hizpide hartuta, beraz, ekitaldi ezberdinak antolatu eta burutu zituzten goizean hasi eta iluntzeraino. Koloretako espraiak kale bazterrean ziren, 12.00ak aldera, txosna gunean graffiti herrikoiak osatzeko zain. Krisia gaitzat hartuta kolorez bete zituzten panel zuri ugari esku arinek, «Kapitalismoan itoko gara, eingotxau aurre» edo «Haiek sortzen dutena haiek konpontzeko» gisako leloak marraztuz. «Bentx» ezizeneko mutil gazteak espraiekin aritzeko abileziarik baduela bai erakutsi zuen egindako graffitiarekin.

Azeri jokoa

Eguraldia lagun, jada arratsaldean murgilduta berriro ere gazteak txosna gunean bildu ziren herri probetan ez, «krisi probetan» parte hartzeko nahiz parte-hartzaileen lana ikusteko. Nerea Arangoiti Jai Batzordeko kideak azaldu bezala, «ideia izan da urtero egiten diren olinpiada edo jokoek, aurten gai bezala krisia edukitzea». Hala, betiko jokoak moldatuta, «jabetza pribatua, diruak nola itsutzen gaituen, edo hilabete bukaerara heltzeko egin behar diren malabareak eta orekak» bezalako ideiak irudikatu zituzten jokoen bidez.

Etxebizitzaren arazoa islatzeko esaterako, azeri jokoa atera zuten plazara, eta parte-hartzaile bakoitzak buztantxo bat izanda taldeka elkarri buztana kentzen aritu ziren. Malabare eta oreka jokoan, zerbitzari baten moduan plater handi baten gainean urez betetako edalontziak jarrita alde batetik bestera ibili behar izan ziren, ura eror ez zedin adi. Azken jokoan, batzuek begiak itxita, besteek hankak lotuta, hamaika trabarekin, soka saltoan ibili ziren, «hilabete bukaerara karga guzti horiekin iritsi behar dela irudikatuz».

Gaztetxean berriz, banketxeen jardunaren inguruan diana handi bat prestatu zuten. Arratsaldean zehar tiragoma handi batekin diana erraldoiaren parean jarri, eta punteria ariketak egiten ibili ziren gazteak.

Eguna krisiarekin ezaugarritzearen beste adibide bat izan zen 18.00etatik 20.00etara antolatu zuten «krisiaren aurkako orduak» tartea, hau da, praktikan, ingelesezko «happy hour» ezagunaren antzekoa. Hala, bi ordutan zehar gaztetxean nahiz txosna gunean edaria merkeago hartzeko aukera izan zuten bertan ibili zirenek.

Jai giroa izan zen, beraz, atzo Arrasaten, eta hala jarraituko du bihar arte. Gaur, erraldoien eta kilikien konpartsaren kalejira, triki-poteoa, ikuskizun uga-ri, pintxo banaketa, antzerkia, irratiaren aurkezpena nahiz musika izango dira egun osoan zehar, baita Ekon eta Los Galerna taldeen kontzertua ere iluntze partean.

Biharko berriz, eta sanjoanei amaiera emateko, boulder herri txapelketa, aikido erakusketa, txikienentzat ipuin-kontalari eta jolasak, txaranga-poteoa, Muskaria taldearen kontzertua, nahiz Urrezko Dragoia sarien banaketak antolatu ditu Jai Batzordeak.


** Jai batzordetik esan gura dou, izetez erraldoi ta kilikixen kalejiria, aikido erakustaldixa ta txikiñenentzako ipuin kontalari-jolasak ez ditxugula guk antolatu. Halata be asko gustau jaku kronikia ta horregatxik jarri dou. Berpiztu daigun herrixe!!!!**

2009-06-25

graffiti herrikoia

Gaur goixien txoznetan...





*mondraberri

^parte hartzaile larrei ez da egon. Halata be, ondo ibili gare ///Irudimena ta koloriak boterian aurka.

bart gaueko karaokia

24 gabeko parte hartzailien kantidadia etzan oso handixa izen,
baina kalidadia sekulakua! Eskerrik beruenak parte hartzailiei jai batzordetik.


2:00xak arte ibili ginen kantuen.

Kantatzen dauen herri bat ez da ta inoiz hilko,
jarraitxu deigun kantuen!


aiiii, sanjuanak!

2009-06-24

23: Koadrilen eguna!!!!






ta aurten lehenenguen!!!!!



geu gara garra!!!

makarrena ABESTIXA| san juanak 09

Herrixak herrixandako eindako abestixe: Makarrena!!!


makarrena-09 sanjuanak arrasate

Berriro heldu gare ekaina bukaerara,
eta batzuk badoaz salouko hondartzetara

baina gu jaixetan hementxe gelditzen gara,

aiiii sanjuanak aaaa
Berriro heldu gare ekaina bukaerara,
eta batzuk badoaz salouko hondartzetara
jaixetako dragoiaz hementxe gelditzen gara,
aiiii sanjuanak aaaa

Fan zan urtian jausi jakun makala,
makala jausi jakun fan zan urtian
porru baserritxarra zanan ustian,
hartu gintxun ezustian...
aaaahhh

goizeko hamaikak jo digute eta,
gu oraindik gabiltzala gaupasero
ligatu gabe inor ta bero bero
ez nuen gutxiago espero

Berriro heldu gare ekaina bukaerara,
eta batzuk badoaz salouko hondartzetara
baina gu jaixetan herrixen gelditzen gara,

aiiii sanjuanak aaaa

Berriro heldu gare ekaina bukaerara,
eta batzuk badoaz salouko hondartzetara
baina gu jaixetan hementxe gelditzen gara,
aiiii sanjuanak aaaa

ai sanjuanak, ai sanjuanak, ai sanjuanak
eibarrekuak baino askoz onauak
ai sanjuanak, ai sanjuanak,ai sanjuanak
aguro amaitzen dira gauak

Berriro heldu gare ekaina bukaerara,
eta batzuk badoaz salouko hondartzetara
baina gu jaixetan herrixen gelditzen gara,
aiiii sanjuanak aaaa

jaixa herrixana ta herrixandako
herrixandako ta herrixana jaixa
heldu, zahar ume eta gazterixa
uxatu deigun krisixa!

Parranda ostien danok entzierrora,
egunan ziher behera eta gora,
lo egiteko uztailien dau denbora,
anima zaitxez mambora!

Berriro heldu gare ekaina bukaerara,
eta batzuk badoaz salouko hondartzetara
baina gu jaixetan herrixen gelditzen gara,
aiiii sanjuanak aaaa

Maritxu ta santamasak ez daz txarto,
baina sanjuanetan baitxa be edarto
ez bazare geratzen zeu zaz jarto!
aiii, ene ke parto!

Ekainan 23tik parranda,
alaiki dantzatu eta kanta,
danok bapo jan eta edanda,
hauxe dugu gure txanda.

Aurten lelengokuen, txo!

2009-06-22

II. SEXMETRAIA BIKOIZKETA LEHIAKETA: BIDEOAK IKUSGAI!

Adi adi!! hemen eskegitten dittugu II.Sexmetraia lehiaketan bikoiztuko dien pelikula zatixak. Juen zaitteze bateron bat aukeraketan eta zeuen irritzi eta hasperenak beroketan!!

1. SANDIAREN ZAPOREA, Tsai Ming Liang



2.EDUARDO ESKUAIZTUR, Tim Burton




3.LULÚREN GARAI OPAROAK, Bigas Luna






4.KOMUNITATEA, Alex de la Iglesia

2009-06-18

San Juanen aurkezpena + egitaraua

Aurtengo kartel nagusia

San Juanen aurkezpena

Atzo arratsaldeko 20:00etan Arrasateko Gaztetxien aurtengo San Juanen aurkezpena ein ginun. Jai batzordetik saiatu gare herrixandako egitarau txukun bat prestatzen.
Ia danon artien gure herrixa berpizten dogun aurtenguen!!!!

Jaixak berotzeko be abestitxo bat prest daukegu ia. Laster eukiko dozue entzungai...

....aiiii, sanjuanak!

2009-06-17

San Juanetako II. argazki lehiaketia

Errementari Dantza
Argazkia: Errementari Dantza Aitortu 2.0 Generikoa: Imamon

Aurten be San Juanetako argazki lehiaketia martxan dau! Edozeinek parte hartu ahal izango du, adin mugarik gabe.

Aurtenguan be bi sail egongo dira: kamerarekin ateratako argazkiak eta sakelekuakin ataratakuak.

Email bat gertatu dou zuen argazki kamera eta telefono mugikorra erabilitxe ateratzen ditxuzuen argazkixak bidalitzeko.

San Juanen zeure ikuspuntue ikusi nahi dou
Txupinazoarena, bigantxen muturren argazkixa, bazkari herrikoiarena, zure mutilan kamiseta berrixa, kuadrilako poteoarena, herri bazkarikoa, makalaren igoerakua…

Baloratuko die argazkiaren kalitatea, originaltasuna eta bizitasuna, besteak beste.

Argazkixak sanjuanak09(a bildua)gmail.com era bialdu biherko die, ta sarixak egongo die irabazliendako.

Animau eta bialdu!!

San Juan II. argazki lehiaketako baldintzak

  • San Juanetan ateratako argazkiak izan beharko dira.
  • Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste argazki bidali ahal ditu.
  • Argazkiak jasotzeko epea hasiko da ekainaren 23an eta amaituko da ekainaren 29an.
  • Edozeinek parte hartu ahal izango du (ez da adin mugarik izango).
  • Argazki denak kameraren bereizmen handienean atera beharko dira, kalitate maximoan eta JPEG formatuan.
  • Argazkiak e-postaz bidali beharko dira sanjunak09(a bildua)gmail.com helbidera. Parte-hartzaileak konfirmazio mezu bat jasoko du lehiaketan onartua dagoela jakinarazteko.
  • Argazkia bidaltzeaz gain adierazi beharko dira: egilearen izen eta abizenak, adina, harremanetarako telefonoa eta argazkiaren deskribapena (noiz eta non ateratakoa den, zer edo nortzuk agertzen diren, edo beste komentario laburren bat).
  • Argazkiak izan daitezke koloretan zein zuri beltzean.
  • Argazkiek Creative Commons Aitortu 3.0 Unported lizentzia izango dute
  • Irabazleak nortzuk diren epea amaitu eta aste batera jakinaraziko dugu.
  • Lehiaketaren epai-mahaia osatuko dute San Juan jai batzordeko kideek eta argazkigintzan adituak diren arrasatearrak.
  • Epai-mahaiak baloratuko ditu argazkiaren kalitatea, originaltasuna eta bizitasuna, besteak beste.
  • Lehiaketan parte hartzen dutenek baldintza hauek onartzen dituzte.

2009-06-15

paretetatik ibiltzia gustetan jakonantzat...


Aurtenguen Arrasatetako paretetatik ziher ibiliko gare, animau zaitxe parte hartzera!!!!

2009-06-11

Ekainak 23 | koadrilen eguna | bazkariko txartelak salgai

Aste honetan jarriko ditxugu koadrilen egunerako bazkarirako txartelak salgai.
18 euro [bazkaria + jaixetako kamisetia] balioko daue eta Iluntz, Basati eta Gaztetxien egongo die.

Kamisetak batzeko egun bat jarriko dogu, eta egun hortan pasatzen ez dienei bazkaixen bertan emungo dotzeu kamisetia.

2009-06-03

San Juanetako egitaraua (probisionala ee!)

23 ASTEARTEA: kuadrilen eguna, YES WE CAN!
12.00tan Txupinazoa ferreriaseko plazan, Obamaren speecharekin
14.30tan bazkari herrikoia gaztetxian
17.30tan txopo-teoa maalatik hasitxa, dragoialde txarangak alaitxuta*
19.00 tan makalaren igoera: aurten ezetz jausi!!!!*
23.00tan kontzertuak txoznetan: decepcion rock + paraplegia + el matadero
24 ASTEAZKENA: kuadrilako gaupaseruen eguna: EGUN BERUA!
8.00 tan txokolatada elixapeian
8.45tan dultzaineruekin kalejira elizatik abiatuta*
18.00etan bikoizketa erotiko txapelketia/ sex metraia II gaztetxian. Etorri bikotiaz, ta bestela bertan topau!!**
21.00tan pintxo dastaketa gaztetxian
22.00tan karaokia txoznetan gonbidatu bereziekin: chiquilicuatre, Rafaella Carra, Camela….*
0.00tan: Arrasateko 3 haundixak mendi martxa: Santa Barbara, Monterron eta Mendi taberna*
25 OSTEGUNA:Gazte eguna: TXIN TXIN, TXIN TXIN, KRISIAREN HOTSA

12.00tan graffiti herrikoia txoznetan: ikasi margotzen!*
18.00tan “ krisi probak” txoznetan. Ondoren antzerkia*
+
krisiaren aurkako jokuak gaztetxian*
18etatik 20tara “krisiaren aurkako orduak” txoznetan eta gaztetxian ( traguak merkiau +sorpresak)
22.00tan kontzertuak txoznetan:last rebels+ the motherfuckers+radio dead ones
26 OSTIRALA: uhin kitzikatzaileen eguna:ITZALI TELEBISTAK!

11:00tan baserritarrekin elkartasuna: denok merkatura!*
12:00tan: hausnarketa herrikoia plazan::ligatzerako orduan, krisia zergatik?*
17.30tan trikipoteoa: laixa eta landaminelli eta imuntzia eta bekoki unplugged. Kopetasonik-ek antolatua*
19.00tan Arrasateko irrati berrixan aurkezpena gaztetxian Fm-ko 107.0
20.00tan antzerkia gaztetxian
21:00etan kapoeira erakustaldia txoznetan. [sensala kapoeira taldea]
22.00tan kontzertua monterronen: los galerna+ Ekon
27 LARUNBATA: aurrera arrasateko dragoian bolie: KAMEJAMEKARKARKAR

11.00tan boulder txapelketa herrikoia arrasateko kaleetan zehar**
18.00tan txaranga-poteoa dragoialde txarangarekin*
23.00 tan txosnetan kontzertua: muskaria+ beste talde bat
1:00tan gaztetxian. Kamejame txapelketa**
3.00tan Urrezko dragoia saria banatuko da txoznetan!

*asteriskua daukien ekintzak Urrezko dragoirako puntuagarrixak izengo die. Zein izengo ote da aurtengo irabazlia?